Retour à la liste des publications
3
Avril
CM1/CM2/6garrenen ateraldia Irisarrin/Sortie CM1/CM2/6ème bilingue
Par Marc Etcheverry • Publié le 03/04/2018
Martxoaren 29a, osteguna.
Ateraldi horrentzat Aiherrako eskola, Lekuineko eskola, Beskoitzeko eskola, Hazparneko kolegioko seigarreneko haurrak eta eskola haurrak bildu dira.
Lehenik, Lekuineko eskolarat joan gira autobusa hartzeko.
Gero, Irisarrirat joan gira Ospitalea zentrorat.
Irisarrin arribatu eta animatzaileak presentatu dira eta programa esplikatu digute. Gaia euskal mitologia zen. Aktibitateentzat taldeak egin ditugu eskola desberdineko haurrak nahasiz. Atelier desberdinak baziren: sinbolo batzuk atxeman (labur, kakotsak, bihotza, eguzkia, izarrak, aingeruak, oilarra...) Irisarriko plazan eta hilerrian eta ipuinak entzun mitologiko pertsonaien buruz (Tartalo, Mari, Basajaun, Laminak, Jentileak, Herensuge...).
Segitzeko, piknika handi bat egin dugu frontoinan. izigarri untsa zen!!!!
Arratsaldean, 1ak eta erditan, 2 talde egin ditugu euskal mitologiko pertsonaiari buruzko lan bat egiteko. Haien izenak idatzi ditugu liburuxka batean eta gero marraztu ditugu afitxa kolektibo bat egiteko.
Azkenik, denak elkartu gira kanpoan eta animatzaileak azken ipuin bat kondatu digu. Bukatzeko, autobusa berriz hartu dugu sartzeko.
Eloïse: "nik maitatu dut zenta euskal mitologia gaia untsa atxemaiten dut".
Mateo:"izigarri untsa zen ipuinak antzeztuak baitziren eta haur ainitz zirelakotz".
Maddi:"dena maitatu dut eta unta jostatu naiz".
Mikel:" iziagarri untsa zen eta holako ateraldiak nahi ditut berriz egin!!".
Peio.B:"izigarri untsa zen ipuinak kondatuak zirelarik parte hartzen ahal genuelako".


Jeudi 29 mars sortie CM1/CM2/6ème bilingue du réseau sur le thème de la mythologie basque.

---------------------------

ayherre.toutemonécole.com

EICA - Ecole privée Immaculée Conception Ayherre

Aiherrako Sortzez Garbia Eskola

Photos
Photos (13)



Aucun commentaire